Sistema eragileen erabilerak sistema eragile bakoitza denboran zehar zenbat informatika-gailutan erabiltzen den, ehunekotan, azaltzen du. Horrelako zifra guztiak, nahitaez, estimazioak dira, iturri nagusi fidagarri gutxi daudelako eta ez delako adostu informazioa biltzeko metodologia. Sistema eragileak gailu pertsonaletarako (telefono adimendunak, erlojuak eta abar) eta mahaigaineko ordenagailuetarako desberdindu ohi dira.[2][3]
Mahaigainekoen eta ordenagailu eramangarrien arloan, Microsoft Windows %70etik gora egon ohi da herrialde gehienetan eta munduan %77tik %87,8ra; Appleren macOS %9,6 eta %13 artean, Google Chrome %6ra arte (AEBetan) eta beste Linux banaketak %2 inguruan. Kopuru horiek zertxobait aldatzen dira herrialde eta biltzeko metodologiaren arabera.[4]
Telefono adimendunen eremuan Google-en Android nagusi da 2.500 milioi erabiltzaile baino gehiagorekin.[5] Eremuko beste sistema aipagarriena Appleren iOS da.
Interneteko zerbitzari publikoetan, Linux izan ohi da nagusi, Windows Server zerbitzariak baino bi aldiz gehiago instalatuta baitago.
Superordenagailu eremua Linux ere da nagusi, TOP500 zerrendako %100 baitabiltza SE horrekin.
Iturria | Urtea | Android | iOS / macOS | Windows | Beste batzuk |
---|---|---|---|---|---|
Gartner[6] | 2017 (2278 milioi) | ||||
Gartner[7] | 2016 (2332 milioi) | %10,63 (248 milioi) | %11,2 (260 milioi) | ||
Gartner[8] | 2015 (2400 milioi) | %54,16 (1300 milioi) | %12,37 (297 milioi)
macOS = %1 |
%11,79 (283 milioi) | %21,66 |
Gartner | 2014 | %48,61 | %11.04 | %14,0 | %26,34 |
Gartner | 2013 | %38,51 | %10,12 | %13,98 | %37,41 |
Gartner | 2012 | %22,8 | %9,6 | %15,62 | %51,98 |
Bidalketa (dendetara) ez du esan nahi zuzenean kontsumitzaileentzako salmenta denik (are gutxiago urtean bertan). Zenbakiek ospea edota erabilera adierazten dute salmentak baino.[9]
2015eko maiatzaren 28an, Googlek iragarri zuen 1.400 milioi Android erabiltzaile zituela eta mila milioi erabiltzaile Google play-n.[10] 2017ko maiatzerako bi mila milioi ziren.[11][12] 2016ko urtarrilean Apple-k "mila milioi gailu" iragarri zuen. Microsoft-en helburua hiru urtean Windows 10 sistema mila milioi gailutan jartzea zen ("2018ko erdialderako").[13] 2019ko martxorako 800 milioi baino gehiago zituen.[14]
2016 urtearen amaieran, Android Apple-ren merkatu-kuota "jaten" ari zela azaldu zen. Gartnerren prentsa oharrak zioenez, "Applek beheranzko joera jarraitu zuen 2016ko bigarren hiruhilekoan ehuneko 7,7ko beherakadarekin". Apple saltzen dituen unitate kopurua behera joan arren, bera da etekin handienak lortzen dituena.[15]